Bizkaia, 1935. Denborale gogor baten ondorioz, barruan ikatz tonak dituen itsasontzi ingeles bat hondartzen da Algortako kostaldean. Gauean zehar, herritarrak bertara hurbiltzen dira "urre beltza" bereganatzeko asmoz.
Sabas Jaureguik (Urko Olazabal) zorte-kolpe gisa ikusten du gertakaria, neguko hotzetik salbatu ditzakeelako; bere emazteak, Josefak (Itziar Ituño), ordea, zorigaitzaren iragarpen moduan hartzen du. Josefarei jaramonik egin gabe, Sabasek bere seme-alabak eramaten ditu ekaitz bortitzaren erdira. Familiarekin batera, edozer egiteko prest egongo da ikatz hori babesteko, negutik salbatu ditzakeen edo betiko madarikatu ditzakeen altorik preziatuena bihurtuz.